20/5/08

Beñat: Iratiko basoa

Goiko argazkia paisaje menditsua da: baso bat bere errekatxoarekin.
Zuhaitzak eta lurra, elurrez beteta daude momentu honetan negua delako. Ibaia ia ia izoztua dago.
Nafarroako iparraldeko baso bat da “Irati basoa”.
Neguan trineoarekin joaten ahal da, eta udan leku hau berdegune zabal bat da. Jende asko joaten da merienda hartzera eta paseatzera.
Espinaletik 5 edo 6 kilometrotara dago eta oinez 30min gutxi gora behera daude.
Hura oso gardena da ikusten duzuenez. Jendea ez da bainatzen, ura hotza dagoelako beti, neguan naiz udan.
Niretzat leku oso polita da beti. Jende asko joaten da bisitatzera neguan naiz udan.
Beñat. 5. maila

7/5/08

5. mailakoak Erronkarin

Gaur 5. mailako ikasleak Erronkaribarrera joan dira.
Zorionez oso eguraldi ona izan dute eta primeran pasa dute eguna.
Gainera, lagun berriak egin dituzte, Huarteko eskolakoak alegia.
Inguruko herriak ezagutu dituzte eta natura, klima, ekonomia eta hango ohiturei buruzko informazio ugari jaso dute.
Bazkal orduan Gardeko frontoian Iruñerriko beste eskoletako ikasleekin elkartu izan dira.
Argazki gehiago ikusteko, klikatu HEMEN

5/5/08

Gaizka Urtasunen herria

Paisai honen aurrean mendi batzuk daude eta baita soroak ere.
Hor ikusten diren zuhaitzak pinuak dira.
Mendien atzekaldean Pirinioak daude. Bakarrik mendi gailurrak ikusten dira eta elurtuta daude.
Mendi hauen atzean nire herria dago.
Paisai honetan ikusten ahal da mendi altuetan ura dagoela, gero gutxiago eta gero ia ezer ez.
Berde ikusten den mendi horretan ehiza egiteko animalia mota asko dago eta beste animalia batzuk erebai.
Paisai honek nire txakurrarekin korrikatzea eragiten dit.
Gaizka Urtasun. 5. maila

29/4/08

Julen: Candanchu

Hau Candanchu da .
Hona ni etorri nintzen. Oso menditsua da.
Argazkian zerua urdin ikusten da eta beherago mendi altuen gailurrak.
Dena txurituta dago!
Beherago mendiaren arkaitzaren kolore iluna ikusten da. Hor elurrak ez du estali mendiaren kolorea.
Irudiaren beheko aldean elurra txuri-txuria ikusten da.
Oso paisaia polita da.
Julen Rodriguez 5. maila

Euskararen eguna: tailerrak

Gaur eta bihar Euskararen eguna ari gara ospatzen.
Jarduera asko prestatu ditugu, besteak beste tailerrak.
Hona hemen 5. mailakoen laguntzaz 3. mailakoek egindako lan batzuk.