29/4/08

Julen: Candanchu

Hau Candanchu da .
Hona ni etorri nintzen. Oso menditsua da.
Argazkian zerua urdin ikusten da eta beherago mendi altuen gailurrak.
Dena txurituta dago!
Beherago mendiaren arkaitzaren kolore iluna ikusten da. Hor elurrak ez du estali mendiaren kolorea.
Irudiaren beheko aldean elurra txuri-txuria ikusten da.
Oso paisaia polita da.
Julen Rodriguez 5. maila

Euskararen eguna: tailerrak

Gaur eta bihar Euskararen eguna ari gara ospatzen.
Jarduera asko prestatu ditugu, besteak beste tailerrak.
Hona hemen 5. mailakoen laguntzaz 3. mailakoek egindako lan batzuk.




























25/4/08

Markel munduko beste aldean

Munduaren beste aldean, ozeanoa pasatu eta, irla bat ikusi genuen non hondartza bat zegoen.
Hiru irla zeuden eta batetik bestera hondartzatik joan ahal zinen.
Irlaren ondoan hiru itsasontzi zeuden, eta bero handia egiten zuen.
Irlaren inguruan harkaitzak zeuden eta erdian zuhaixkak eta sastrakak.
Ura argia eta oso garbia zegoen. Zerua uretan islatzen zen.
Itsasoa sakona zen eta inguru horretan itsasontzi asko zeuden.
Irla honek iazko udako oporrak gogorarazten dit.
Markel Balda. 5. maila

Josu: Kodes eta Ioar mendia


Kodes nire herriko mendilerro bat da. Hor Ioar mendia dago eta 1.418m ditu, gutxigorabehera.
Ioar mendian bi haizpak daude eta hor 100 putre bizi omen dira.
Orain argazkian ez dira ikusten beren jantokian jaten ari direlako.
Ioar mendiaren erdialdean txabola bat dago ehiztariak ehiza bukatzen dutenean hamaiketakoa hartzeko.
Ioar mendia Nafarroan dago nahiz eta gailurra Araban egon.
Niri mendi hori gustatzen zait zeren igotzeko oso erraza baita eta han goian ere fresko egoten baitzara.

Josu Andueza. 5. maila.

Ianireren zebra



Zuhaitz asko daude eta lastoa eta belarra ere bai.

Ezkerrean zuhaitzak eta landareak daude. Eskuinean berriz, belarra. Aurrean zebra bat, zuhaitz bat eta lasto gehiago agertzen da.

Zebra jaten ari da eta goian zuhaitz gehiago daude.

Nik oso gustoko dut oso polita baita.

Hara joaten naizenean lasaitasuna, natura, sentitzen dut.

Ianire Viñas. 5. maila

Ion: Torralba

Hau Torralba da, nire herria, eta urrutitik ikusita oso polita da.
Paisaiaren alde batean harriak daude eta bestean landareak. Zerua nahiko argitsua ikusten da.
Bidea beti lokatzez beteta dago eta mendian errota batzuk daude.
Nire herriak txikia dirudi, baina ez da txikia, normala da.
Mendiak, beti bezala, berde berdeak daude. Paisai honek txikitan Kodesera igotzen nintzenean gogorarazten dit.
Ion Albes. 5. maila

James y el melocotón gigante


6. mailakoek irakurritako liburuaren iritzia ezagutu nahi baduzue, sartu haien txokoan edo hemen klikatu

23/4/08

Hodei eta gizinoak

Ba al dakizue zer diren gizinoak?

22/4/08

Ander: Aiegi eta Jurramendi


Aiegi nire amonaren herria da.

Ingurunea oso lasaia da. Aurreko mendi hori Jurramendi da.

Jurramendiko bidean gurutze asko daude.

Jurramendiren alde batean bero egiten du baina beste aldean berriz hotza egiten du (batean haizea jotzen duelako).

Jurramendiren gailurrean baseliza eta etxola bat dago.

Gailurretik Aiegi, Lizarra, Urbasa, Andia eta Pirinioko mendikateak ikusten dira.

Jurramendiko magalean lur eremu zati bat daukagu. Han etxola bat dugu oso polita baina oso txikia ere.

Etxolatik gertu zurezko txabola bat egin genuen. Ederra geratu zen.

Lur eremu zatiaren atzealdean Aiegi herria dago eta Aiegiren parean Lizarra dago.

21/4/08

Uxueren herria


Hau nire herria da. Goldaratz du izena eta 30 biztanle inguru ditu.
Nahiko gune berdea eta menditsua da eta Irurtzun aldean kokatuta dago Imotzen alegia, beste 8 herri txikirekin batera. Atzealdean ikusten den etxe hura “Mendigain” da eta hor pasatzen ditut normalean asteburuak. Horren alboan jada ez dago aldapa besterik. Eskuinaldean ikusten duzuen hesia Alitzan dago eta aurrerago beste etxe berri bat. Argazkiaren goialdean mendia dago eta berdetzen hasi da udaberria dela eta. Mendiaren magalean ehunka putre egon ohi dira eta behin baino gehiagotan jan dute etxe inguruko arkumeren bat.
Ez daramatzat urte asko hona etortzen baina Txantrea bezainbeste maite dut nire herria.

Uxue Rey. 5. maila

Raul elurretan

Hemen elur asko zegoen eta harri asko ere bai. Hona trineoekin jolastera etorri ginen lasterketetan. Nik irabazi nuen baina arroka baten kontra jo nuen. Hotz handia egiten zuen eta bidezidorra hartzeagatik ia beste puntaraino joan behar izan nuen bidezidorra izoztuta zegoelako. Nire osabak elur bola bat bota zidan eta asko haserretu nintzen.
Orduan elurrara bota eta elurrezko panpina gainera bota nion.
Toki honek oroitzapen asko ekartzen dizkit.

Raul. 5. maila

Doneztebeko aterpea

Doneztebeko aterpea.
Paisaia oso zabala eta oso berdea da eta etxea oso handia. Oso altua eta txukuna da. Ez da aspergarria.

Eskuinean zuhaitz berde asko daude eta ezkerrean albergea dago. Albergeak hiru solairu ditu: goikoan edo bigarrenean, lau gela ditu literekin eta bainugela bat. Erdikoan edo lehenengoan, ere lau gela ditu literekin eta bainugela bat eta behekoan sukaldea, binugela eta jateko gela bat eta gero beste solairu bat dago: sotoa. Sotoan bainugela bat eta gela bat telebistarekin dago.

Oso gustoko dut hara joatea eta hau ekartzen dit gogora: hara joan nintzenean ezagutu nituen lagun guziak.

Pablo López. 5. maila

Bakaiku, nire herria

Hau da nire herria, Bakaiku.

Bakaiku leku hezea, berdea, zabala eta menditsua da. Egia esan Bakaiku haran batean dago.
Bakaikuk hiru zati ditu:
Angoia, Anbehea, eta Herria. Anbeheak ibai bat dauka eta Angoiak oso iturri ospetsua du bere uraren zaporearengatik.

Herriak bi plaza ditu, iturri bat ere badu, baina ez da Angoikoa hain ospetsua. Portu izeneko aldapa ere badago, baina ez da aldapa normala, oso aldapa handia da, %70koa. Portutik bizikletaz igotzea ezinezkoa da.

Eliza bat ere badago, Sakanako elizarik altuena.
Niretzat Bakaiku oso herri polita da eta gainera, Bakaikun nire bizitzan egin ditudan gauzarik harrigarrienak egin ditut.
Bakaikuk lantegi bat dauka.
Bakaikun Santa Marinara erromeria ospatzen da, oso erromeria ospetsua da. Honetaz gain, mendiaren inguruaren festa batzuk egiten dira, Maiatza eta Aizkibel, hain zuzen.

Bakaikun negutan elurra egiten du, euria askotan, kazkabarra batzuetan eta eguzkia egiten duenean izugarrizko beroa.

Nerea Zelaia. 5. maila

Iñaki Errearen herria


Solchaga nire herria da eta hor etxe bat daukagu. Gure etxea jauregi bat da (cabo de armeria).
Karratu formako etxe bat da, barnean patio handi bat daukana (putzu batekin), hiru solairutakoa. Etxe hau izan zen herriari abizena eman ziona. Lehen bi dorre zituen eta beheko solairuan kartzela, ikuiluak, ardotegia, trujal bat eta abar zeuzkan. Lehenengo solairuan sukaldeak eta bizitzarako gelak aparte, otoiztegia, labea eta abar zegoen.
Etxeko atariak harrizko arku bat dauka eta horren gainean harmarria.
Aurreko aldea oraindik mantentzen da baina beste guztia erorita eta erortzeko zorian dago.
Nire amatxo bizi zenean txirrindula lasterketak egiten zituzten etxeari buelta osoa ematen barnetik.
Etxe honetan nire aitatxi-amatxi bizi ziren eta etxea asko maite dut gogora ekartzen didalako nire amona (hil zen).

Iñaki Errea 5. maila

19/4/08

Kaixo!

Hemen gaude 5. mailako ikasleok.

Aurreko astean Gongorara joan ginen zaborraren birtziklaia ikustera.